×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Jarraitu gaitzazu:

943 42 93 23 info@teknahi.eus

TEKNAHI

Espezialistak gara zure enpresa hobetzeko laguntzak kudeatzen, lortzen eta justifikatzen.

Irmoki sinisten dugu geure lanean eta eransten diogun balio erantsian; izan ere, esperientzia handia dugu proiektuak garatzeko finantziazioa lortzen. Enpresaren ondoan gaude hobetze-prozesu guztian: aurrera atera nahi dituzuen proiektuak zehaztu eta finkatzetik amaierako justifikaziora arte.

Gaur egungo egoeran, CDTI maileguak eta lerroak dira jakin-min handien sortzen dutenak ekoizpen-enpresa txiki eta ertainetan.

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentoa (CDTI) enpresa-erakunde publiko bat da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak mendekoa. Ministerio horrek enpresen garapen eta berritze teknologikoa sustatzen du. CDTI erakundeak bideratzen ditu enpresetarako finantzaketa-eskaerak, bai eta I+G+b proiektuen laguntza-eskaerak ere, estatu zein nazioarteko esparruan.

Estatu-esparruan, CDTI-k baditu hainbat tresna finantzatzeko nahiz I+G+b proiektuak nahiz oinarri teknologikoko enpresen sorkuntza- eta kontsolidazio-proiektuak.

Finantzatu egiten dira pertsonal-gastuak, tresna- eta material-kostuak, kontratuen, ezagutza- teknikoen eta erositako patenteen kostuak, aholkularitza eta antzeko zerbitzuak, gastu orokorrak eta funtzionamendukoak, eta horniduren eta antzeko produktuen kostuak.

Ez dago mugarik; berdin dio zer sektore edo teknologia garatu nahi den.

Eskaintzen ditugun baldintzak.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Zabaldu: